XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DON ERRAPAL'EN DIRUOK....

Asmatikue, erderako musikan esanda.

Asmatikue zan gure abade jatorra, gerra aurreko gure apaiz don Errapal.

Beti arnasa estu eztul baten, eten bako eztul trakada baten bizi zana.

Dominubobiskunek be iru zatitxen jaurti eitxe itxuzen domekeroko amarretako meza nausixen.

Itemisaesten barritz, paparreko do, esan daian, eztuleko do da guzti.

Baiña, eztule, asmie eta abar euki arren aldien, diru zalie, ori bai, dirue... dirue... zorixoneko diru txarrixan menpe.

Beti bankoi banko, ez zelaiko bankuetan, beste bankuok, kristel-takilladunok baiño.

Arnasa estu baten: - I, etorri ditxuk kupoiek....

Orduko abadiek, banaka-banaka, ba-ziren diru zale agertzen zienak.

Gaurkuok, beste era bata jota, naixa dabe irebazten dana kastau, da firin-faran bizi....

Dana dala, gure Don Errapal beintzet diru zale amorratue zan.

Gizon ona eta zintzue.

Sermolari gogorra, etorri oneteikue.

Baiña, diru laiñuen beti....

Sermolari bikaiñe: - Orrek, kaseruok, eskopeta baltzak artu lepoz gaiñ, da or doiezenak, soloi solo, zozotan edo zozertan!....

Bai ba, orduen oillagorran errestuan atxekixan neska gastien errestue be... Ez, ez euken orduko denporetan gaur lako aukera zikiñik ister motzetatik oratu edo eltzeko....

Boltau gaitxezen Don Errapal'en arnasa esture.

Egun erdi baten, etxera eldu eran, Don Errapal'ek, beti lez, begitxu dau bastarreko sillo aundire....

Beti bere begirakuna bigunena, samurrena eta maitxiena aretxi, lasto marragako sillora.

Ez krixediari, ez katuai, ez iñori, aretxi: sillora.

Da, aor, egun orretan, basterra utzik topa dau, sillorik bapez.

Don Errapael'en uluak, zotiñok, eztulok dardarok, bigurrixok, etenok, nok gatu!....

- Mari-Damiñe!... Maria-Damiñe!... I ezaz Maria Damiñe.

Mari Lamiñe az iiii!... Nun jan sillo ori!... Nun!....